NAVARRACTUAL.COM

Iruñea-Pamplona



San Fermín

Festen historia

Iruñean, antzinako hiri guztietan bezala, feriak egiten ziren,  kristau egutegiko jai egunetan. Egun horietako batzuetatik Sanferminak jaio ziren.

Las fiestas de San FermínFeria hauek San Juan gauean hasten ziren, ekainaren bukaera aldera eta Santiago eguna, uztailaren amaiera arte irauten zuten. 1324tik aurrera urriaren 10a San Fermin eguna ospatzen hasi zen.

Iruñeko egutegian, bi data hauek. feriak eta Santuaren eguna, uztailaren hasieran batu ziren eta uztaileko eguraldia ona aprobetxatuz, zazpigarren hilabeteko zazpigarren egunean Iruñeko festak sortu ziren.

 XVI. mendeko bukaera aldera hasi omen ziren gaur egun ditugun, San Fermin festak eta lehendabiziko zezenketak, festa haiek ez zuten antza handirik gaurko festekin.

 1591ko festen egitaraua, honako hau zen:

. Jaien pregoia.

. Torneoak, Gaztelu plazan, lehengo zezen plazan.

. Antzerkia.

. Dantzak.

. Iruñeko kaleetan prozesioa.

. Zezenketak.

Urteetan eta mendeetan Iruñeko feriak ez ziren asko aldatu, joan den mendearen hasiera arte, orduan orain ezagutzen ditugun Sanferminak eratzen hasi ziren.


wordpress analytics