San Fermín
IRUÑEKO PEÑAK
Huts egiteari beldurra izan gabe baieztatu ahal izango litzateke Peñak jaiaren arima direla. Haiek gabe Sanferminek zentzu askorik ez lukete izango. Peñak, elkarteetan bildutako koadrilak dira, eta giroa eta poza ematen diete jaiei.
Haien jatorria 1950ean kokatzen da. 1959an Peñen batzordearen eraketa izan zela uste da eta baieztapen hau Peñen batzordeko urte hartako zenbait idazkitan oinarritzen da.
Lehen batzorde hau 10 Peñerekin osatua zegoen. Antza denez 1959tik aurrera batzorde hau agintariekin hartu emanetan hasi zela jaiekin zerikusiak zuten ekitaldiak antolatzeko. 1964an Jito Alaiko berbenak kudeatzen hasi ziren 3 Peña hauetatik.
1975an Franco diktadoreren heriotzarekin, Iruñeko Peñen batzordea aldarrikapen bozgorailu bihurtu zen organizazio mota guztietakoena, herriko mugimenduena eta entitateena, munduko jairik herrikoienek izaten duten oihartzuna probestuz.
1978ko Sanferminetan Iruñean istilu larri batzuek izan ziren, gertaera hauetan German Rodriguez gaztea hil zen, gertaera honek eragin handia izan zuen Iruñeko herritarrengan, baita Sanferminetan ere
1974an jaien batzordeak buru belarri lan egin zuen lehengo San Fermin Txikitoetan.
Ondorengo urteetan, Peñek, beraien ezkutuak eta izenak erregistratu zituzten, eta Peñen batzordea Federazio bihurtu zen.
Gaur egun Peñak bazkideek ordaindutako hileko kuotarekin finantzatzen dira.
Sanferminetan beraien lokalak publikoarentzat irekitzen dituzte, nahiz eta prezioak tabernetan baino merkeagoak jarri, ateratako etekinekin urtean zehar egiten dituzten ekitaldien aurrekontuei ekonomikoki aurre egiten diete.
Lokal hauetan izugarrizko giroa sortzen da San Fermin jaien isla izanik eta zezenketan eguzki aldean jartzen duten giroa paregabea izaten da. |