San Fermín
TXUPINAZOA
Sanferminei hasiera emateko jaurtitzen den suziriari Txupinazoa deitzen zaio. Botatzerakoan, jaurtitzeko arduradunak, udal etxeko balkoitik, mundu guztiak ezagutzen dituen oihuak, “Viva San Fermín” eta “Gora San Fermin” eginen ditu.
1901. urtean Gaztelu Plazan ohitura honi hasiera eman zitzaion. Lehendabiziko urteetan plazan suziri batzuk jaurtitzen zituzten eta 1941ean Udal etxetik jaurtitzen hasi zen.
1940. urtean Joaquin Ilundain alkateordeak eta José Maria Perez izeneko kazetariak, alkateari, txupinazoa Udal etxeko balkoitik jaurtitzea, proposatu zioten eta onartu ondoren Txupinazoa 1941 urtetik ofizialki Udal etxetik jaurtitzen da.
Txupinazoa orokorrean Udal batzako alderdi politikoetako ordezkariek jaurtitzen dute, hala ere azkeneko erabakia alkateak du. Hain zuzen ere, behin baino gehiagoetan Nafarroako pertsonai adierazgarri eta ezagunek jaurti izan dute.
Txupinazoa uztailaren 6an, eguerdiko 12etan jaurtitzen da.
Txupinazo bihurtzen den suziriak 1,20 metroko luzera du, 141 milimetroko diametroa eta
30 gramo ditu. Eskuz egina da.
Suziri honek, kolpeka-gailua, aluminiozko lehergarria eta koitozko metxa ditu.
Barrukoa bolbora beltzaz beteta dago.
Txupinazoaren ondoren suziri batzuk jaurtitzen dira eten gabe, festetako aurreneko segundoetan.
Udal etxeko plazan, uztailaren 6an eguerdiko 12etan, milaka lagun elkartzen dira, ekitaldi hau munduko jendetsuenetako bat bihurtuz.
Txupinazoa lehertutakoan, milaka xanpain botilak irekitzen dira eta Udal etxeko plazan festetako unerik zaratatsuena eta algaratsuena bizitzen da. Ikaragarria da Txupinazoan sortutako giroa eta sinestezina da jendeketan milaka ausarta sartzea. |